Blog batekin, irakurtzeko eta idazteko duzun gaitasuna mundu guztiko blogzaleekin komunikatuz praktika dezakezu.
Bloga web-orri interaktiboa da, gaiei buruz jarduteko balio duena. Bisitariek erantzun egin dezakete, sarritan on-line komunitate bat sortuz interesatzen zaien gaien inguruan. Era askotako blogak daude; norberaren egunerokoetatik hasita, erakundeek eta ikastaro akademikoek sortutako blogak daude, baita gai bat interesatzen zaien taldeen blogak ere. Blog mota asko eta Internetez doan lor daitezkeen softwareak ere, zeure blog propioa antola dezazun.
Ikasten ari zaren hizkuntza lantzeko hauxe egin dezakezu:
- Sortu zeure blog propioa, zure eguneroko bizipenak kontatuz, zure poemak edota argazkiak erakutsiz, eta irakurleen iritziak eskatuz interesatzen zaizkizun gaien inguruan, ikasten ari zaren hizkuntzan.
- Irakurri besteen blogak eta komenta itzazu.
- Sor ezazu blog bat beste hizkuntza ikasle batzuekin edo jatorrizko hiztunekin eta idatzi elkarrekin; adibidez, istorio bat asmatu, edo interesatzen zaizuen zerbaiten gainean idatzi.
- Irakurri mundu osoko blogariek idatzitako berri eta iritziak. Idatzi zure herrialdeko berrien inguruan ikasten ari zaren hizkuntzan.
Hainbat zerbitzuren bidez, blogak partekatzeko edo zure intereseko gaiez eztabaidatzeko blogariak aurki ditzakezu.
Alemana, Arabiera, Bulgariera, Daniera, Errumaniera, Errusiera, Eslovakiera, Esloveniera, Espainiera, Estoniera, Euskara, Finlandiera, Frantsesa, Galiziera, Greziera, Hindi, Hungariera, Ingelesa, Irlandera, Islandiera, Italiera, Japoniera, Katalana, Letoniera, Lithuaniera, Maltera, Nederlandera, Poloniera, Portugesa, Suediera, Txekiera, Txinera
