ePal-ak ordenagailuak baino lehenagoko "penpal" (eskutitz bidezko lagunak) gisakoak dira, baina ePal-ek mezu elektronikoak bidaltzen dizkiote elkarri eskutitzen ordez. Ikasten ari zaren hizkuntza ama-hizkuntza duen ePal bat baduzu, Tandem bidezko Ikaskuntzan parte har dezakezu. Zure Tandem bidezko Ikaskuntzako bikotekidearekin bakoitzak dakiena praktikatzen, hizkuntza-gaitasuna hobetzen eta batak bestearen kultura ikasten lagun diezaiokezue batak besteari. Hori egiteko modurik errazena bata bestearekin posta elektronikoz harremanetan jartzea da ("ePal" gisa). Webgune batzuek bikotekide egokia aurkitzen eta jardueretarako aukerak proposatzen lagun diezazukete, esate baterako: Tandem Server Bochum.
Tandem bidez ePal batekin ikastea, ikasten ari zaren hizkuntza praktikatzeko eta hobetzeko modu motibagarri eta merkea da.
Alemana, Arabiera, Bulgariera, Daniera, Errumaniera, Errusiera, Eslovakiera, Esloveniera, Espainiera, Estoniera, Euskara, Finlandiera, Frantsesa, Galiziera, Greziera, Hindi, Hungariera, Ingelesa, Irlandera, Islandiera, Italiera, Japoniera, Katalana, Letoniera, Lithuaniera, Maltera, Nederlandera, Poloniera, Portugesa, Suediera, Txekiera, Txinera
