Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Kalitate-bermea

Lingu@net World Wide-ko baliabideak proiektuko kideek aukeratu dituzte, edo bestela gure erabiltzaileek gomendatu dizkigute. Lingu@net World Wide –n sartzeko honako kalitate-segurtasun galderak egin dituzte proiektuko kideek:

  1. Fidagarria al da edukia hizkuntza zehaztasunari dagokionez eta zehaztasun hori erreala al da?
  2. (Erabiltzailearentzat ondoko hauek aintzat hartuta) Web-orria egokia al da?: erabiltzailearentzako laguntza (on-line laguntza, adibidez) eta interfacearen diseinua
  3. Baliabidea eguneratuta al dago? Eta (egokia balitz hau galdetzea), ba al dago etorkizunean behar bezala eguneratuta egongo dela esateko arrazoirik?
  4. Baliabideak ba al du material iraingarririk edota material iraingarrietara eraman gaitzaketen estekarik?
  5. Hornitzailea ezaguna al da, hots, 'iturri ona', ondoko hauek bezala, esate baterako:
    • atzerriko hizkuntza modernoak irakastea eta ikastea bultzatzen duten nazioarteko, nazioetako eta eskualdeetako erakundeak eta zentroak
    • argitaletxeak eta emisorak;
    • profesionalen sareak eta elkarteak;
    • kanpoko hizkuntzak irakasten eta ikasten jarduten diren eta lehen aipaturiko kalitate-irizpidea betetzen duten lineako baliabideak dituzten beste pertsona eta instituzioei laguntzeko.

Lingu@net World Wide baliabideak proiektuko taldeak ikertu eta garatu duen deskriptore eleanitz multzo baten bitartez sailkatu dituzte. Deskriptore multzoa Dublin Core Metadata Initiative-ek (DCMI) metadatuen inguruan garatutako Nazioarteko Estandarren arabera zehaztu dute.

Lingu@net World Wide doan da. Web-orri hauxe erabil dezazun gonbidatzen zaitugu: jaso ditzakegun gomendatutako baliabideak jakinaraztea eta zuen iritzia bidaltzea eskertuko genuke.

[ gora ]
Izan ezazu gure berri honako hauetan:
facebook Facebooktwitter Twitter