- Hitz berriak ikas ditzakezu zure xede hizkuntzan dagoen edozein testu irakurriz: egunkariak, informazio-orriak, jarraibide-orriak, etiketak, elikagaietako informazioa eta abar. Adibidez:
- poemak normalean laburrak eta ulertzeko errazak izan ohi dira;
- saia zaitez zure hizkuntzan irakurtzen;
- izan pazientzia; liburu bateko lehen hamar orriak dira beti neketsuenak!
- Bila itzazu “ erraz irakur daitezkeen liburuak” zure xede hizkuntzan;
- Irakur itzazu gazteentzako istorioak;
- Irakur itzazu haurren liburuak, eguneroko bizitzako gaien ingurukoak, marrazkidunak.
- Irakur itzazu seinaleak eta iragarkiak atzerriko herrialdera zoazenean eta apunta itzazu ikasi nahi dituzun hitzak. Adibidez, museoetan eta galerietan hauxe egin dezake hasiberriak:
- Zabaltze orduak igarri, sarrerak zenbat balio duen, harremanetarako informazioa eta abar;
- Ikurrak eta horien esanahiak aztertu;
- Opari-dendarik badagoen ikusi, baita han zer eros daitekeen ere;
- Saia zaitez web-orrietako menuen izenburuen esanahia asmatzen, testuingurua (adibidez, zein erakusketa mota dagoen), marrazkiak eta bestelako irudiak laguntza gisa erabiliz.
- Azter itzazu museoetako eta galerietako web-orriak, edota interesatzen zaizkizun gauza guztietakoak. Ikasle aurreratuak hauxe egin dezake:
- Gai zehatz baten inguruko hiztegia ikasi (era guztietako museoak daude, behien museoetatik ingeniaritza museotara). Kontzeptu-mapak egin, egin eta ikasi berri duzun hiztegia erabiliz testua idatzi.
- Testuaren itzulpena badago, jatorrizko testuarekin alderatu edo ulertzen laguntzeko erabili.
- Apunta itzazu zure eguneroko bizitzan garrantzitsuak diren hitz-gakoak, adibidez, lanean behar dituzun hitzak.
[ gora ]
