Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Hitzak ikastea zailegia da

  • Erabil itzazu hitz berriak ahal duzun guztietan. Idatz itzazu, eta ozen irakurri. Erabil itzazu mezuetan.
  • Egin ezazu zeure hiztegia marrazkiekin. Gai jakin baten marrazki edo hitz-gako baten inguruan burura etortzen zaizkizun hitz guztiak idatz itzazu. Saiatu hitzak multzokatzen, esanahi bera, soinu bera edo gramatika aldetik (aditzak dira edo izenak dira; aurrizki berbera dute, eta abar) berdinak diren hitzak elkartuz. Erabil ezazu hiztegi bat egon daitezkeen hutsuneak betetzeko.
  • Ez zaitez hitz soilak buruz ikasten saiatu: pentsa ezazu antonimoekin, sinonimoekin eta hitz hori duten esaldiekin. Hitzak errazago gogoratzen ditugu testuinguruaren barruan badaude, esate baterako, egunkariko artikulu batean.
  • Itsas itzazu paper zatitxoak xede hizkuntzan etxeko gauzen gainean, buruz ikasteko bezain sarri ikus ditzakezun edozein lekutan.
  • Idatz itzazu hitzak paperetan, atzeko aldean itzulpena dutela. Eraman itzazu zurekin. Laneko atsedenaldietan hartu eta ikas itzazu; sortu esaldiak eta idatzi testu txikiak. Tartetxo baten ondoren, erabil itzazu paperak zeure buruari azterketa egiteko: zenbat hitz dituzu gogoan?
  • liburu bat irakurtzen ari zarenean xede hizkuntzan, apunta itzazu hitz ezezagunak koaderno batean. Ez itzazu berehala hiztegian bilatu: horren ordez, lehenik eta behin irakurri esaldi osoa, paragrafoa edota kapitulua, eta saiatu testuinguruaren laguntzarekin esanahia asmatzen.
  • Hizkuntzaren historiari buruz ikastea eta hizkuntza taldeen arteko erlazioak ezagutzea interesgarria da eta hitzak ikasteko lagungarri izan daiteke; adibidez, konpara itzazu ondoko hitzak: blå (suediera), blau (alemana) eta blue (ingelesa).
  • Sor itzazu zeure arauak gauzak buruz ikasteko. Hitzen batek ba al du antzik beste batekin, edo hitzak adieratzen duenaren soinua al du gutxi gorabehera? Gauzak modu dibertigarrian erlazionatzeak gogoratzen lagunduko dizu.
  • Abes ezazu! abesti ezagun baten laguntzaz hitzak buruz ikas ditzakezu.

[ gora ]
Izan ezazu gure berri honako hauetan:
facebook Facebooktwitter Twitter