Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Erraz aspertzen naiz eta ikastea zailegia da

  • Hizkuntza bat ikastea zaila izan ohi da eta denbora behar da. Ikasketa antolatu behar duzu; adibidez, hartu ezazu tartetxo bat aldizka ikasteko; ipini lortzeko moduko helburuak. Zer da lortu nahi duzuna? Testu luze bat edo liburu bat irakurtzea aspergarria eta zaila bada, ez etsi. Horren ordez, bilatu testu interesgarriagoak eta errazagoak. Hona hemen ideia bat:
    • erabil itzazu erakundeen web-orriak, hizkuntzak ikasteko tresna gisa; batez ere, irakurmen eta hiztegi gaitasuna hobetzeko. Hiztegira jo aurretik, saiatu izenburuen eta botoien esanahia asmatzen, web-orriei buruz dakizuna erabiliz. Irakurrri web-orriak xede hizkuntzan eta erabili beste hizkuntzetan dauden bertsioak laguntza modura.
  • Irakurri on-line aldizkariak eta har itzazu haietako lehen orriak zure nabigatzaileko lehen orri gisa. Irudiek ere testuen esanahia ulertzen lagundu dezakete. Hauxe ere egin dezakezu:
    • Elkarrizketa-guneetan izena eman, horrelakorik balego. Horrelakoak irakurtzea modu ona da kaleko hizkera ikasteko. Idazketa ere landu dezakezu, eta ez izan akatsak egiteko beldurrik.
    • Eman zure iritzia on-line galdetegietan. Ulermen ariketak egitea irakurtzea bezalakoa da, baina ez dago erantzun okerrik!
  • Aspertuta bazaude, irakurri berriz ere zure motibazioak: Zergatik ari zara beste hizkuntza bat ikasten? Aukeratu dituzun materiala eta ekintzak zure beharrekin eta ineteresatzen zaizkizun gauzekin lotzen ari al zara? Ezagutu herrialdea eta kultura. Erraz aurkituko dituzu zure gustuko gaiak telebistan eta irratian.
  • Aurki ezazu gehien gustatzen zaizun ikasteko modua. Adibidez, batzuek hizkuntza entzunez ikasten dute gehien; beste batzuek, ostera, hizkuntza idatziz ikusi behar izaten dute. Alda ezazu ikasteko materiala, ariketa motak, eskemak, lekuak eta abar. Gogoan izan ikastea dibertigarria izan behar dela! Zergatik ez jolasen bitartez ikasi?
  • Aukera badaukazu, bildu ezazu lagun talde bat antzeko gaietan interesa duen jendearekin eta ikasi elkarrekin. Esan batak besteari ikasi berri dituzuen esaldiak edo hitzak eta saiatu zure trebetasunak erabiltzen ahal duzun guztietan. Binaka ikas dezakezue edo on-line txatetan sartu xede hizkuntzan. Hona hemen ideia batzuk hitz egiteko gai gisa erabiltzeko hizkuntzak ikasteko, hainbat mailatan.
  • Izan ezazu jarrera baikorra eta eta ezazu pentsatu oraindik ere egin ezin dituzun gauzekin. Egin lortu dituzun gauzen taula bat eta nabarmendu benetan menperatu dituzun gauzak. Zure eboluzioa jarraitzeko ideiak lortzeko ikus Zein maila duzu ?
[ gora ]
Izan ezazu gure berri honako hauetan:
facebook Facebooktwitter Twitter