Orriko edukiaren hasierara salto egin.
-n zaude

Eztabaida gaiak

Hona hemen ideia batzuk hizkuntzak hainbat mailatan ikasten ari direnek erabiltzeko:

Hasiberria bazara, hizketarako gai errazak dituzu hauek:

  • Nor zaren
  • Nondik zatozen
  • Zure familia
  • Zure jaioterrian egiten duen eguraldia
  • Zure eguneroko bizitza
  • Gustatzen zaizun janaria, musika, autoreak, kirol taldeak…

Hizkuntza ikasten erdi-mailan bazaude, honako gaiei buruz hitz egin zenezake:

  • Azken filmak, jokoak eta liburuak. Sarean liburu-kluba ere egin dezakezue: liburu berak irakurri, gero haiei buruz hitz egiteko.
  • Kirolak: ikusi ohi dituzun partidak, haien emaitzak, zein jokalari gustatzen zaizkizun eta zergatik
  • Bidaiak, oporrak
  • Planak eta ametsak

Gogoan izan galderak egin behar dituzula, ez hitz egin beti zeure buruaz!

Maila aurreratuan bazaude hauexei buruz hitz egin zenezake:

  • Une horretan zure jaioterrian gertatzen ari dena eta hedabideetan agertzen dena
  • Ikasten ari zaren hizkuntza: nahastu egiten zaituzten gauzak, edo zalantza ekartzen dizutenak. Batak bestearen testuak zuzen ditzakezue
  • Kulturako gaiak; usadioak, ospakizunak, bizitzeko gastuak, ogibidea
  • Politika, legea, hauteskunde sistema

Aukera bikaina da zure idazmen trebetasuna lantzeko; besteen iradokizunak jasoko dituzu eta beti xede hizkuntzari buruz jakin nahi izan duzun guztia jakiteko parada izango duzu.


Izan ezazu gure berri honako hauetan:
facebook Facebooktwitter Twitter