Lingu@net World Wide atzerriko hizkuntzak ikasteko lineako baliabideen zentro eleaniztuna da.
Mundu osoko edozein hizkuntza moderno irakasteko eta ikasteko mundu osoko baliabide onetara sartzeko estekak ematen dizkizu, baita baliabide horiei buruzko informazioa ere.
Lingu@net World Wide-k ideia hauxe du oinarri gisa: hizkuntza bat ikasten edo irakasten ari bazara, ulertzen duzun edozein hizkuntzatako baliabide garrantzitsu guztiak interesa dakizkizuke; ez zure ama-hizkuntzan aurki ditzakezun baliabideak bakarrik.
Lingu@net World Wide-k 3.500 baliabide baino gehiago modu eleanitzean erabiltzeko aukera ematen du; horietako asko ikasleentzako dira bereziki. Bestalde, helduentzako laguntza eskaintzen du, hizkuntza bat nola ikasi, norberaren maila nola ebaluatu eta Interneteko beste ikasle batzuekin nola komunikatu jakin dezazun. Hizkuntzak ikastearen prozesuan adituak diren Europa osoko hainbat pertsonak garatu dituzte atal horiek.
Orain webgune osoa honako hizkuntza hauetan ikusi ahal izango duzu: arabiera, euskara, bulgariera, katalana, txinera, txekiera, daniera, nederlandera, ingelesa, estoniera, finlandiera, frantsesa, galiziera, alemana, greziera, hindi, hungariera, islandiera, irlandera, italiera, japoniera, letoniera, lituaniera, maltera, poloniera, portugesa, errumaniera, errusiera, eslovakiera, esloveniera, espainiera eta suediera.
Lingu@net World Wide Europako 25 herrialdetako 34 erakundek garatzen dute.
Lehen, webgunea Lingu@net Europa izenez zen ezaguna eta hizkuntzak irakasten dituzten adituei zegoen zuzenduta batez ere. Proiektuak Europako Batzordearen diru-laguntza jasotzen du, Lifelong Learning Programme (KA2 Languages action, 2009 - 2011) programaren bidez, honakoetan laguntzeko:
- hizkuntza gehiagotara zabaltzeko (munduko hizkuntzak barne),
- baliabide kopurua gehitzeko, eta
- hizkuntzak ikasten ari diren helduei laguntzeko.
Lingu@net World Wide doan da. Web-orri hauxe erabil dezazun gonbidatzen zaitugu: jaso ditzakegun gomendatutako baliabideak jakinaraztea eta zuen iritzia bidaltzea eskertuko genuke.

